2praktika txikia
bolumena bi gorpuztetan banatzen da, erdian marko bat dago, beira imaginarioa
_Munduko hainbat puntutan existitzen dira hegazkin hiltegiak. Gaurko legeria betetzen ez dutelako edo ekonomikoki errentagarriak ez direlako uzten dira desertuan herdoiltzen. Adibide ezberdinak ditugu, famatua da adibidez Mojave-ko desertuan (California) topatzen dugun gerra hegazkin hiltegia, non lehen mailako milaka hegazkin dauden desmontatzeko zain (http://maps.google.com/maps?ll=32.151264,-110.825057&spn=0,0&t=k). Gure inguruan ere kasuak aurki ditzazkegu, adibidez Teruel-en edo Bartzelonan mota honetako hiltegiak existitzen dira.
_Proiektuaren ideia, hegazkin hauen elementu ezberdinak erabiliz ur biltegiarentzat itxura berri bat lortzea da. Honetarako erabiliko diren elementuak izango dira:
_Hegazkin fuselajea
_Hegazkinera igotzeko eskailerak
_Hegazkin helizea
_Gerra hegazkin zaharren beira-metalezko muturra
_Elementu potenteena fuselajea izango da, ur biltegia osorik itxi egiten baitdu eta presentzia handikoa delako. Beirazko muturrekin begiratokian argi zuloak eta begiratzeko zuloak lortuko dira. Barruko komunikazio bertikala helizeen bitartez egindako eskailerekin egingo da. Azkenik, lehen solairura heltzeko aireportuan erabiltzen diren eskailerak erabiliko dira.